
Jesusen Bihotzeko serorek bultzatutako Fundazio laikoa da, Fundazioko Juntak ordezkatua. Kongregazio sortzaileak (Jesusen Bihotzeko serorek) izendatutako kideek, Guraso Elkarteak izendatutako kideek eta irakasleen klaustroak izendatutako kideek osatzen dute Junta hau.
Ibaigane Ikastetxea Hezkuntza Komunitatea da eta hauek osatzen dute:
Ibaigane Ikastetxeko helburu funtsezkoena KALITATEZKO eskola eredua aurrera eramatea da, gure ikasleak modu osoan heztea hiru dimentsioetan posible egiten: pertsonala, soziala eta erlijiosoa.
Gure burua eskola kristau eta laiko bezala definitzen dugu, Ebanjelioko baloreetan oinarrituta eta Elizbarrutiko bizian partaide.
Hezi egiten dugu jaiotze, arraza, erlijio, iritzi edo bestelako pertsona edo gizarte izaeragatik inongo diskriminaziorik gabe.
Pertsona bere osotasunean baloratzen dugu, hau besteekin harremanean hazten dela ulertuta eta askatasun eta erantzukizun giroa behar duela bizi den gizartearekin konpromisoa errazteko.
Bizikidetza baketsurako, justiziarako eta elkartasunerako hezten dugu, kristau-humanismoa bizitza-eredu bezala proposatuz.
Gure hezkuntza lana familiekin elkarlanean ikasle bakoitzaren jarraipen indibidual, hurbilekoa eta pertsonalizatuan oinarritzen da.