cambio de idioma

Nortzuk gara

Erakunde-jabea

Jesusen Bihotzeko serorek bultzatutako Fundazio laikoa da, Fundazioko Juntak ordezkatua. Kongregazio sortzaileak  (Jesusen Bihotzeko serorek) izendatutako kideek, Guraso Elkarteak izendatutako kideek eta irakasleen klaustroak izendatutako kideek osatzen dute Junta hau.

Hezkuntza Komunitatea

Ibaigane Ikastetxea Hezkuntza Komunitatea da eta hauek osatzen dute:

  • Erakunde-jabea
  • Irakasleen klaustroa
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileak.
  • Gurasoak
  • Ikasleak

Eskola inklusiboa eta kalitatezkoa

Ibaigane Ikastetxeko helburu funtsezkoena KALITATEZKO eskola eredua aurrera eramatea da, gure ikasleak modu osoan heztea hiru dimentsioetan posible egiten: pertsonala, soziala eta erlijiosoa.

Ikuspegi kristaua

Gure burua eskola kristau eta laiko bezala definitzen dugu, Ebanjelioko baloreetan oinarrituta eta Elizbarrutiko bizian partaide.

Diskriminaziorik ez

Hezi egiten dugu jaiotze, arraza, erlijio, iritzi edo bestelako pertsona edo gizarte izaeragatik inongo diskriminaziorik gabe.

Arreta pertsonetan jarrita

Pertsona bere osotasunean baloratzen dugu, hau besteekin harremanean hazten dela ulertuta eta askatasun eta erantzukizun giroa behar duela bizi den gizartearekin konpromisoa errazteko.

Bake Hezkuntza

Bizikidetza baketsurako, justiziarako eta elkartasunerako hezten dugu, kristau-humanismoa bizitza-eredu bezala proposatuz.

Hurbileko harremana

Gure hezkuntza lana familiekin elkarlanean ikasle bakoitzaren jarraipen indibidual, hurbilekoa eta pertsonalizatuan oinarritzen da.